Garaipen haundia (Bidasoa-Irun 28-27 Fraikin BM. Granollers

 

Bidasoa-Irun 28: Zubiria (4 geraldi), Cavero (3 gol), Martínez, Crowley (2), Nonó (3), Borragán (3), Popovic -hasierako zazpikoa- Dejanovic (11 geraldi), Beltza, Aldaba, Serrano (3), Muiña (3) Basaric (1), Azkue (5) eta Lancina (5).

Fraikin BM. Granollers 27: Sastre, Cabanas (5), Ferrer, García (3), Figueras (3), Resina (4), Filipe (4) -hasierako zazpikoa- Alamo (4 geraldi), Vicente (1), Flores, Marc García, Pérez, Cañellas (2), Gassama (2), Loncar (2) eta Márquez (1)

Markagailua 5 minuturo: 2-1, 7-3, 10-7, 11-11, 14-13, 17-16 (atsedena) 18-18, 19-20, 20-22, 23-24, 26-25 eta 28-27 (amaiera).

Aipatzekoak: Loterias Asobal Ligako 9. jardunaldia. Artaleku (Irun). 1600 ikusle

Arbitroak: Fernández Pérez eta García Rodríguez. Bidasoa-Irun taldetik kanporatuak izan ziren Martínez, Nonó, Basaric eta Popovic (2). Fraikin BM. Granollers taldetik kanporatua izan zen Loncar.

Bederatzigarren jardunaldiak gogoratzeko moduko arratsaldea utzi du Irunen. Borroka desberdinetan sarturik egon delarik, Bidasoak azken urteetan ahaztuta zuen talde garrantzitsuei aurpegia eman eta garaitzea zer zen. Gaur nostalgikoenek arrazoiak badituzte zoriontsu egoteko Fraikin.BM Granollers taldeari tarte txikienagatik irabazi eta gero (28-27). Cuétararen taldeak bi jardunaldi egin dituzte jarraian irabazten eta sei partida jarraian galdu gabe.

Granollers taldea hasieratik estu hartzeko konbentzituta zeuden eta talde horia erritmoa markatzen hasi da Artalekun. Zubiriaren bi geraldik eta Crowley (2) eta Cavero-ren tantoek hasieran abantaila eman diote irundarrei (3-1, min. 5). Bidasoa maila handia erakusten ari zen erasoan eta Eduardo Nonók egindako golak 8-4 jarri zuen elektronikoa 10. minutua bete eta gutxira.

Lehen zatiaren erdira iritsita, Granollers-en erreakzioa iritsi zen eta Jacobo Cuétarak lehen aldiz eskatu zuen hutsartea (11-10, min 17). Bisitariek lortua zuten partida berdintzea (13-13, min 22) baina Bidasoak ongi erantzun zuen 3-0 partzial bat eginez (16-13, min 27). Amaieran kataluniarrek tartea murriztu zuten eta irundarrak lehen zatiaren amaierara abantaila minimoarekin iritsi ziren (17-16).

Bidasoak beheraldiari buelta eman zion

Borragan-ek tantoa batzen hasi zuen bigarren zatia, bidasoarrak gutxiago baziren ere (18-16), baina talde horiarentzat arazoak etortzeko zeuden. 40 minutua bete baino zertxobait lehenago Cabanas-ek bere taldea aurretik jarri zuen lehen aldiz partidan (19-20) eta Granollersek beranduxeago bere errentarik handiena izango zena lortuko zuen (19-22, min 12).

Muiñak, bi tanto eginda, goletan edukitako 6 minutuko lehorteari amaiera emango zion (21-22) eta Azkuek, ondoren, berdinketa itzuliko zuen partidara (22-22, min 47). Dejanovic indartsu zebilen, Artaleku jaiki egin zen eta partida dominatzen jarri zen berriz ere Bidasoa. Serranok 25-24 igo zuen eta Granollers taldeak beste hutsarte bat eskatu zuen. 8 minutu baino zerbait gehiago geratzen zen.