FERNANDO BOLEAK BIDASOA-IRUN TALDEA GIDATZEN JARRAITUKO DU BESTE BI DENBORALDITAN

C.D. Bidasoa eta Fernando Bolea akordio batera iritsi dira beste bi denboralditan elkarrekin lanean jarraitzeko. Klubeko presidenteak, Jose Angel Sodupek, gaur goizean eman du akordioaren berri, zera ziurtatuz: “erabateko konfiantza daukagu beregan. Hiru urte hauetan egin duen lana garrantzitsua izan da eta nahiago nuke astelehenean esango bagenu Asobal mailako entrenatzailea dugula”.

Fernando Boleak ez du bere poza ezkutatzen. “Gustura nago, Zuzendaritzak nire lanean jarri duen konfiantzagatik pozik. Kontratuaren berritzea eskertzen saiatuko naiz Santanderrera konbentzituta joanez igotzeko eta dena emateko gai garela. Partida guztietan egiten dugun bezala”.