Euskarazko ereserkia sortzeko txapelketa martxan

Bidasoa Kirol Elkarteak eta Bidasoako EKT-k lehiaketa jarri dute martxan klubeko ereserkia euskarazko letrarekin osatzeko asmoarekin. Irabazleak 400€, klubeko arropa, txapela, afari bat eta denboraldirako abonoa jasoko du.
Idazlana onartua izateko, goitizena eta NAN zenbakia jarriko beharko dira agerian sobrean, eta barruan, beste sobre batean, harremanetarako datuak, erabilitako goitizena, NAN-aren fotokopia eta aurkeztutako lana sartuko dira. Bulegoko postontzian utzi daiteke edo postaz bidali (BIDASOA KIROL ELKARTEA, Nagusia 30, 20304 IRUN Gipuzkoa).
Urriaren 18tik Azaroaren 18ra jasoko dira proposamenak, bakarrik gutunez. Sariduna Azaroaren 29an jakingo da. Sari banaketa Abenduaren 3an izango da, Euskararen Nazioarteko eguna dela aprobetxatuz.
Ereserkia www.cdbidasoa.eus web orrialdean aurkitu daikete. Baloratuko diren aspektuen artean honako hauek daude: originaltasuna, jatorrizko letraren esentzia -baina itzulpenik bilatu gabe- mantentzea edo Bidasoa KE nortasuna eta sentimendua islatzea egongo dira. Ereserkiaren doinua ezin da aldatu, letra egokitu behar zaio .