Ereserkia

Talde bat du Irunek, hori eta urdin
miresmena sortzen du (e)ta lana latz egin
Irunen zein Irundik kanpo ere berdin
Aurrera Bidasoa! Herria zurekin!

Horia ohorea eta ausardia
urdina ibaiaren ur-laster garbia
munduak entzun beza gure aldarria:
Bidasoak bizi du, Irungo herria!

Kantatu, guztiok, Bidasoaren izena
Aurrera, guztiok, bihotzean daramagu!
Kantatu, guztiok, Bidasoaren izena
Aurrera, guztiok, irabazi edo galdu!

Joko garbia, grina, indarra
teknika eta kemena
gure harrobi gaztearentzat
eredurik onena.
Egigun indar taldearekin
zale guztiok batera
Batasun horrek eramango du
Bidasoa aurrera!