DIDAC VILLAR KONTRATATZEKO AKORDIORA IRITSI DIRA

Bidasoa Kirol Elkartea akordiora iritsi da Didac Villar denboraldi baterako kontratatzeko. Gironakoa, 26 urte ditu (88/09/16), erdiko posizioan jokatzen du eta Asobal Ligako BM Benidorm taldetik dator. 1,76 neurtzen du eta 76 kg pisatzen du.

Bidasoaren jokalari berriak Balonmano Almoradí, Club BM Pozoblanco edo S.D. Teucro bezalako taldeetan jokatu du. Galiziarren taldearekin Didac jokalariak Bidasoaren aurka jokatu zuen igoerako play-offaren finalerdian, duela bi urte baino zerbait gehiago Hondartzan. Bere azkeneko esperientzian Asobal Ligara igotzea lortu zuen Benidorm taldearekin eta azken denboraldi honetan talde horretan bertan aritu da. Ongi etorri Didac!