BIDASOAKO TALDEEN ALBISTEAK: HTG EXPRESS-BIDASOA IRUN TALDEAK EZAGUTZEN DU JADA IGOERA FASEKO EGUTEGIA.

Bidasoa Kirol Elkarteko bigarren taldeak ezagutzen du jada zein izango diren Lehen Maila Nazionaleko igoera faseko aurkariak. Artalekun jokatuko dira partidak maiatzaren 15, 16 eta 17an eta BM Porriño (Galizia), C.D. Cantolagua (Nafarroa) eta Juanfersa Gijón (Asturias) izango dira Pedro Salcedoren taldearen aurkariak.

Egutegia:

Maiatzak 15, ostirala:

18.00h: HTG Express- Bidasoa Irun– C.D. Cantolagua

20.00h: Juanfersa Gijón- BM. Porriño

Maiatzak 16, larunbata:

10.00h: Juanfersa Gijón- C. D. Cantolagua

12.00h: HTG Express- Bidasoa Irun- BM. Porriño

Maiatzak 17, igandea:

10.00: C.D. Cantolagua- BM. Porriño

12.00: HTG Express- Bidasoa Irun- Juanfersa Gijón

Gainerako taldeei dagokienez, askok atsedena zuten. Ez zen hori Euskadiko Ligako jubenilen kasua, ez baitzuen arazo berezirik eduki Kopan irabazteko. Distira handirik gabe, Borja Burgueteren mutilek partida irabazi ahal izan zuten Elgoibarren (19-30). Atsedenean sei goleko abantaila zeukaten.

Kadete neskak

Bidasoa-Irun 20-21 Aiala A ZKE

Kadete mutilak

HTG Express Bidasoa-Irun A 31-26 Deca Elgoibar

Tolosa C.F. Eskubaloia 45-9 HTG Express Bidasoa-Irun B

Infantil mutilak

Bidasoa-Irun A 26-13 Ordizia Orkli

Bidasoa-Irun B 21-20 Leizaran Eskubaloia A