BIDASOAK PLAY-OFF POSTUETAN KOKATU NAHI DU (IGANDEA, 12,00h.)

Carretera y manta. Bidasoa-Irun taldeak Vigoraino joan beharko du igandean (12,00h.) Academia Octavio taldearen aurka lehiatzeko. Fernando Bolearen mutilak larunbat goizean irtengo dira hogeita bigarren jardunaldiko partida jokatzera eta aragoarrak espero du jokalari guztiekin kontatu ahal izango duela. Jokalari bat baino gehiago izan da astean zehar arazoak izan dituena –Azkue, Vázquez, Zildzic, Crowley eta Trkulja- eta bidaia baino lehenagoko bi entrenamenduetan zer gertatzen den ikusi beharko da.

Aste honetako aurkariak txapelketan zehar frogatu du nolako gaitasuna duen. Octavio taldea gai izan zen liderrari irabazteko duela aste batzuk eta zortzigarren postu erosoa betetzen du taulan, irundarrek baino lau puntu gutxiagorekin. “Emaitza onak lortu dituzte eta etxean jokatzen dute, horrek asko laguntzen du eta”. Zelai konplikatua da, Teucro taldeari irabazteko gai izan zen. Bordils taldearen antzekoa da, erraztasuna du, korrika asko egiten du” adierazi du Boleak ostegunetan egin ohi duen prentsaurrekoan. Galiziarrek taulan daukaten posizioari buruz galdetuta, entrenatzaile bidasotarrak aurkariarekiko errespetua erakusten du. “Ez naiz inortaz fio, baina garrantzitsuena guk erakutsi behar dugun maila da”.

Bidasoak play-off postuak lortu zituen joan den astean eta prestatzaile bidasotarra pozik ageri da play-off postuetan sartu direlako. “Orain mantendu egin behar dugu eta horregatik gauza gauzak hobeto egiteko, lasaiago, eta defentsan intentsitate gehiago edukitzeko gogoz gaude. Onena litzateke gure jokoan jarraipena edukitzea. Denboraldi amaieran espero dugu azterketa konplikatua egongo dela eta prest egon behar dugu”.

Gaur goizeko prentsaurrekoaren onena uzten dizuegu.