BIDASOAK LEHEN ZATIAN ERABAKI ZUEN (37-29)

Bidasoa-Irun 37: Dejanovic (13 geraldi), Zubiria (3 geraldi), Cavero (2 gol), Martínez (6), Crowley (6), Beltza (1), Portero (3), Bezbradica, Villar, Vázquez, Kauldi (6), Davidovic, Muiña (2), Mouriño (7) eta Azkue (4).

F.C. Barcelona B Lassa 29 : Amigo (2), Castro (1), Ceretta, Deumal (5), Galán (1), Gómez (5), Laliga (1), Ledo, León, Márquez (6), Pérez, Revuelta, Rey, Ruesga (5), Tremps (3) eta Cerezo.

Gorabeherak: 9. jardunaldiko partida, Artalekun jokatua, gutxi gora behera 1300 ikusle bertan zela.Partida hasi baino lehen minutu bateko isiltasuna gorde zen, Pariseko atentatuen biktimak gogoratuz.

Bost minuturo markagailua: 3-1, 5-3, 10-3, 14-6, 18-8 eta 22-11 (atsedena); 24-15, 26-18, 30-25, 32-26 eta 37-29 (amaiera).

Arbitroak: Rodríguez Estévez eta Rosendo López.Bidasoa-Irun taldetik Portero, Cavero eta Beltza kanporatu zituzten.F.C. Barcelona B Lassa taldetik Amigo eta Rey kanporatu zituzten.

Denboraldiko lehen porrotagatik eta Artaleku bisitatzen zuen aurkaria zein zen jakinik, Irunen jokatu behar zuten partida garrantzitsua zen Bolearen mutilentzat, eta bidasoarrek erantzun egin dute.Bidasoak denboraldiko bere zortzigarren garaipena lortu du eta etxean galdu gabe jarraitzen du.

30 gol baino gehiago ikusi da Artalekun lehen zatian, non talde horia indartsu atera den eta defentsan oso serio aritu diren.Dejanovic-ek 3 aldiz bakarrik jaso behar izan zuen baloia ate barrutik lehen 15 minututan, eta erasoan bidasoarrak asmatzen ari ziren.Emaitza, 12-3 harrigarria partidaren erdi aldera iristean.Ikusleak gozatzen ari ziren ikusten ari zirenarekin eta lehen zatia 22-11 tarte zabalaz amaitu zen.

Bigarren zatia beste historia bat izan zen.Bartzelonakoek defentsaren maila igo egin dute eta irteerako 3-7 partzial batek Bolea behartu zuen etenaldia eskatzera oraindik 10 minutura iritsi gabe zeudenean (25-18). Lorenzo Ruedaren taldeak estutzen jarraitu du eta abantaila 4 tantotara murriztera iritsi dira (29-25, min 19). Azken bultzada falta zen partida irabazteko.

Bultzada hori Azkueren eskuetatik iritsi da.Oriotarrak bi tanto jarraian lortu ditu eta horiei Kauldirena batu zaie.3-0 partzial batek 32-25 lasaigarri batean utzi zuen partida, amaitzeko 8 minutu falta zirenean.Amaiera lasaia Artalekurentzat, garaipena eta guzti.Hurrena, Vigon.