BIDASOAK LEHEN TXANDA GAINDITU DU ZARAUTZEN (23-26)

Amenabar Zarautz 23: Aguirrezabalaga (6 gol), J. Atorrasagasti, A. Atorrasagasti (2), Beristain, De Carlos, Etxaniz, Garate (1), Iraeta (5), Iztueta (1), Martínez, Olaizola, Ondarra (3), Ostolaza, Torriko (5) eta Goenaga.

Bidasoa-Irun 26: Zubiria, Dejanovic, Azkue (2 gol), Beltza, Bezbradica (3), Cavero (2),Crowley (7), Davidovic, Martínez (1), Mouriño (5), Muiña (2), Odriozola, Portero, Vázquez (1) eta Villar (3).

Bost minuturo markagailua: 2-1, 4-4, 5-8, 6-9, 6-1 y 9-14 (atsedena); 12-17, 15-19, 17-22, 19-24, 21-24 y 23-26 (finala).

Gorabeherak: Errege Kopako lehen txandako partida, Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegian jokatua.

Arbitroak: Elordui Elorrieta eta Gutierrez Quintano. Amenabar Zarautz taldetik A. Atorrasagasti, Olaizola eta Goenaga kanporatu zituzten. Bidasoa-Irun taldetik Beltza (2), Bezabradica, Mouriño, Cavero eta Muiña kanporatu zituzten.

Bidasoa-Irun aurrera doa Errege Kopan gaur arratsaldean Amenabar Zarautzen aurka Aritzbatalden lortutako garaipenari esker. Ezer gutxi ikusteko zuen zarauztar eta irundarren arteko denboraldiko bigarren partida honek duela aste batzuk jokatutakoarekin. Bolearen mutilak bost golen arteko errenta izatera ere iritsi dira (19-24, 47. min.) baina partida estutu egin da azkenean eta denetik egon da (22-24, 26. min.).

Lehenengo errentak Amenabarrenak izan dira (2-0, 2. min.). Bidasoarrek gaizki hasi dute Kopako ibilbidea eta partida ezin izan dute berdindu ia 10 minutura arte (4-4). Hemendik aurrera, eta ia partidaren amaiera arte, horiak nagusi izan dira elektronikoan, ia beti 4 golekoak izan diren errentak kudeatuz.

Partida, amaieran, erotu den arte (21-24, 25′). Bidasoan bi kanporatuta -lehenik Cavero eta ondoren Mouriño- horiak behartuta aurkitu dira azkeneko minutuak gutxiagorekin jokatzera. Zarauztarrek aprobetxatu egin dute eta bi goletara jarri dira (22-24).

Bidasoak, ondoren, eraso klabea zuen eskuetan pasea lotzeko, eta Villarrek ez du huts egin. Amenabar ez da kikildu eta berriz ere zirrara eragin du bi minutu pasatxo falta zenean (23-25) Iztuetaren eskutik. Orduantxe agertu da Azkue derbiari amaiera emateko (23-26, 28:29 min.). Markagailua ez da berriz mugitu baina aski denbora egon da Markel Beltza berriz ere kanporatzeko.

Bidasoa-Irunek aurrera jarraitzen du eta S.D. Teucro taldearen aurka jokatuko du datorren urriaren 28an.