BIDASOAK IRABAZI DU 3 PABILIOETAKO PARTIDA (24-30)

Viveros Herol BM. Nava 24: Miranda, Domínguez, Juárez (5 gol), Simón (1), Campillo, Virseda (1), Ajo Villaraso (5), Camino (2), Rasero (1), Villagrán (5), Rodríguez, Cabada, Darío Ajo (1), García, García Herranz, García Candau (3) eta Casado

Bidasoa-Irun 30: Dejanovic, Zubiria, Vázquez (3 gol), Martínez (5), Crowley (2), Beltza (1), Villar (3), Odriozola (5), Muiña (5), Bezbradica, Mouriño (4), Davidovic (1), Azkue (1), Gómez eta Portero.

Markagailua 5 minuturo: 2-3, 3-7, 4-9, 6-11, 9-14 eta 11-16 (atsedena); 15-20, 16-24, 19-26, 21-27, 22-28 eta 24-30 (amaiera).

Gorabeherak: 17. Jardunaldiko partida. Larunbat arratsaldean erabaki zen partida hori Carbonero herrian jokatzea, Nava de la Asuncion-eko pistan kondentsazio arazoak zeudelako. Gorabehera hori errepikatu egin zen egoitza berrian eta partida bertan behera geratu zen lehen zatiko 27. minutuan. Partidak igande arratsaldean izan zuen jarraipena (14.30h) Segoviako Pedro Delgado pabilioian.

Arbitroak: Escoda Pérez eta Sánchez Bordetas. Bidasoa-Irun taldetik kanporatuak: Bezbradica, Martínez eta Mouriño.

Denboraldi honetako hamazazpigarren jardunaldia Bidasoak gogoan izango du azken urteetako garestienetako bat bezala. Partida larunbatean hasi zen Carboneron -ez Nava de la Asuncionen- eta igandean amaitu zen Segovian, Pedro Delgado pabilioian. Han, kondentsazio eta hezetasun arazorik gabe, Fernando Bolearen mutilek denboraldiko hamabosgarren garaipena lortu dute.

Bi puntuak aurka jarri zitzaizkien hasieran irundarrei. Markagailuan lehenengo berdinketa lortu eta gero (2-2, min 2:33), 0-3 partzial batek horiei partidako lehenengo errenta garrantzitsua eman zien (2-5, min 7). Iago Muiñak eta Kauldi Odriozolak, oso aktibo asteburu osoan, hasierako minutuetan eskuin hegaletik golak batzen joan ziren eta Navas-eko teknikoa behartu zuten lehenengo hutsartea eskatzera. Partidari jarraipena ematean bertakoentzat ez ziren gauzak asko hobetu.

Cristian Martinezek hartu zuen bere taldekideen txanda erasoan eta Bidasoaren abantaila 6 tantotan handitu zen (6-12, min20). Abantaila hori mantendu egin zen 27. minutuan arbitroek erabaki zuten arte partida bertan behera uztea. Pistako kondentsazio eta hezetasun arazoek behartu zuten partida bertan behera utzi eta soluzio bat bilatzera, geratzen ziren 33 minutuak jokatzeko. Zilarrezko Ohorezko Mailan inoiz jokatutako partidarik luzeena izango zen.