BIDASOAK GARAIPENAREKIN AMAITU DU KURTSOA ETA ORAIN PLAY-OFFEAN PENTSATZEN ARI DA (31-27)

Bidasoa-Irun 31: Dejanovic, Zubiria, Cavero (4 gol), Trkulja (3), Vázquez (3), Martínez (2), Crowley (2), Revin, Penón (3), Zildzic (1), Gimeno, Muiña (1), Alzaga (6) eta Azkue (6).

BM. La Roca 27: Puget, Oriol (2 gol), Sánchez (2), Pérez (3), Deumal (6), Luque (2), Estape (3), Curia (4), Rojas (1), Montserrat, González, García (2), López, Martínez eta Vaquer (2).

Markagailua 5 minuturo: 3-1, 5-4, 6-7, 8-10, 13-12 y 16-15 (atsedena); 20-17, 21-19, 23-20, 25-23, 26-25 y 31-27 (amaiera).

Gorabeherak: Ohorezko Zilarrezko Mailako 30. jardunaldiko partida, Artalekun jokatua, gutxi gora behera 1300 ikusle bertan zela.

Arbitroak: Bidasoa-Irunetik Cavero, Martinez, Zildzic (2) eta Muiña kanporatu zituzten. BM La Roca taldetik Vaquer, Montserrat, Rojas eta Perez kanporatu zituzten.

Bidasoa-Irun taldeak gaur amaitu du Ohorezko Zilarrezko Mailako partaidetza. Artalekun izan da, garaipen berri bat lortuz -denboraldiko hemeretzigarrena- BM La Roca taldearen aurka, azkeneko bost minutura arte lehia estuan ibili ondoren.

Fernando Bolearen taldeak denboraldia amaitu du 19 partida irabazi, 2 berdindu eta 9 galduta, beraz, bostgarren tokian geratu da. Bidasoarrek igoera fasean parte hartzeko txartela lortu dute eta Santanderren izango da, maiatzaren 30ean eta 31n. Aurkaria, Atlético Valladolid taldea.

BM La Roca taldearen aurkako partida azkena zen Asobal Ligara igotzeko borrokatu baino lehen, eta bidasoarrek azkeneko garaipena oparitu nahi izan die bere zaleei. Horiak oso bizi atera dira (5-1, 6. min.) baina bisitariek buelta eman diote markagailuari (10-11, 21. min.). Lehen erdiko azken minutuak golez beterikoak izan dira eta hortik Bidasoa abantaila minimoarekin atera da (16-15).

Bigarren erdian Bidasoa dominatzen ikusi du Artalekuk, hiru golen errenta ere lortuz, baina partidaren azken minutura arte ezin izan du garaipena ziurtatu. Iñaki Caverok 28-25 jarri zuen elektronikoa lau minutu falta zirela. BM La Roca taldea puntuengatik borrokan ari zen eta Deumal-en tanto batek 26-25 jarri zituen zertxobait lehenago. Penon, tanto bikoitzarekin eta Ame Zildzic jokalariek lortu zituzten Bidasoarentzako azkeneko tantoak Artalekun denboraldi honetan (31-27).