Bidasoak erraz irabazi zuen Vigon (27-32)

Academia Octavio 27: García, Méndez (2), Conde, Quintas (5), Hermida (5), Corcera (1), Veiga, Fernández (5), Batán (1), Ballesteros, León, Figueirido (5), Silva (4), Bernárdez (2) eta Queiros.

Bidasoa-Irun 32: Dejanovic, Cavero (2 gol), Trkulja (2), Vázquez (8), Revin, Iriarte (2), Penón (3), Zildzic (3), Zubiria, Satrustegi, Gimeno (2), Muiña (7), Aldanondo, Alzaga eta Azkue (3).

Markagailua 5 minuturo: 0-3, 3-5, 4-9, 7-13, 8-17 y 9-18 (atsedena); 10-,20 13-23, 16-25, 20-30, 23-32 y 27-32 (amaiera).

Gorabeherak: Ohorezko Zilarrezko Mailako 22. jardunaldiko partida, Vigoko Navia Kirol Zentroan jokatua, gutxi gora behera 325 ikuslerekin.

Bidasoa-Irun taldeak erraz irabazi du Academia Octavio taldearen aurkako partida. Fernando Bolearen taldea merituak egiten ari da denboraldi amaieran play-off fasean toki bat edukitzeko eta gaur goizean Vigon beste bi puntu erantsi ditu lehenengo zati bikaina egin ondoren.

Hasierako 0-4 emaitzak argi uzten zuen bidasotarren asmoak zeintzuk ziren. Etxekoek partida berdindu egin zuten 9. minutua baino lehen (3-4), baina 1-8 partzial batekin (4-12, 16:25ean) beste garaipen bat zetorrela ikusten zen. Defentsako 6-0 zirrikiturik gabe aritu zen lanean eta erasoan Vazquez nabarmendu zen, minutu gehiago jokatu duena Crowley-ren baja dela eta. Atsedenean 9-18 emaitzarekin irundarrak dominatzen ari zirela garbi geratzen zen lehen zatian, gaur bai gozatu ahal izan dute eta.

Bigarren zatian horien taldeak erregulartasuna mantendu du eta erremontatzeko itxurarik ez da egon. Bidasoak errentarik handiena lortu du Gimenoren tantoarekin (12-23, 8. minutuan) eta Bolearen mutilen abantaila 9 gol inguruan mantendu da partidaren ia amaiera arte. Vigotarrak saiatu dira dinamika aldatzen bi eta hiru jokalariko defentsa mistoak planteatuz, baina horien taldeak jarraitu du erasoan eraginkortasun maila altua mantentzen.

Academia Octavio taldeak emaitza apaindu ahal izan du azkeneko bost minututan, partida 4-0 partzialarekin itxiz (27-32). Bidasotarren sailkapenean 27 puntu lortu dituzte eta datorren astean Amenabar Zarautz taldearen aurka jokatu behar duten partida bikoitzari begira jarri dira. Horietatik lehena Euskal Kopako finalean (osteguna, 12:00) eta bigarrena larunbatean, Ohorezko Zilarrezko Mailan 23. jardunaldiko partidan.