BIDASOAK BIKAIN JARRAITZEN DU (26-28)

Handbol Bordils 26: Comas, Combis (3 gol), Farrerons, Ferrer (2), González, Huix, Márquez, Masmiquel (1), Maso (2), Moreno, Nono (7), Pedraza, Prat (6), Reixach J. (4), Reixach F. eta Vilanova (1).

Bidasoa-Irun 28: Dejanovic, Zubiria, Azkue (6 gol), Beltza, Bezbradica (3), Cavero, Crowley (4), Davidovic (1), Martínez (2), Mouriño (2), Muiña (2), Odriozola (5), Portero (2), Vázquez (1) eta Villar.

Partziala bost minuturo: 2-2, 4-2, 7-6, 10-7, 12-11 eta 13-14 (atsedena); 17-17, 20-20, 21-23, 23-25, 24-26 eta 26-28 (amaiera).

Gorabeherak: Ohorezko Zilarrezko Mailako bostgarren jardunaldiko partida, Bordils-eko “Blanc I Verd” Udal Kiroldegian jokatua, gutxi gora behera 600 ikusle bertan zela.

Arbitroak: Colmenero Guillén eta Rollán Martín. Bordils taldetik kanporatuak: Farrerons, Maso, Nono (2) eta Vilanova (1). Bidasoatik kanporatuak: Azkue, Beltza (2), Bezbradica eta Martinez.

Ligako seigarren partida eta seigarren garaipena Bidasoarentzat. Irundarrek lortu dituzte bi puntuak Handbol Bordils taldearen aurka, aurreikusten zen bezala, lan handia emandako taldea.

Kauldik eta Cristianek eman diote lehen abantaila Bidasoari (1-2, min 3:07) baina bertakoak izan dira partidaren pisurik handiena eraman dutenak lehen zatian, hiru tantotaraino iritsi den errentarekin. 12-9 markagailuan eta amaitzeko 7 minutu falta direla, Boleak etenaldia eskatu du bere mutilek indarrak hartzeko. 1-5 partziala amaieran, eta abantaila minimoa talde horiarentzat aldageletara joan aurretik (13-14).

Bigarren zatiko lehen 10 minututan kolpeak trukatzen jarraitu dute baina taldeetako inork ez du errenta handiegirik lortu (20-20). Hortik aurrera hasi da tartea handitzen eta Bidasoa taldea gai izan da amaiera arte mantentzeko. 1-4 partzialak Bolearen mutilei errentarik handiena eman die (21-24) partida amaitzeko 15 minutu falta zirela. Lan asko geratzen zen egiteko, baina talde horiak ez zion utziko berriz aurrea hartzen. Bi eta hiru goleko errentak eduki ditu azken minutuetan, jokoa estu jarri denean.

Partida amaitzeko 3 minutu falta zirela, Bezbradicak sartutako tanto batek bazirudien partida bideratuta utzi zuela (24-27) baina “Blanc I Verd” kiroldegian ez zegoen ezer erabakita. Bordils-ek jarraian egindako bi tantok bidasoaren abantaila murriztu egin zuen minimora 20 segundo falta zirela (26-27) eta gironarrak pentsatzen hasita zeuden puntu bat lortuko zutela. Hurrengo jokaldian Azkuek erabakita utzi du partida bere seigarren gola sartuta.