Bidasoa on baten beste berdinketa Helvetia Anaitasunaren aurka (23-23)

Bidasoa-Irun 23: Dejanovic (15 geraldi), Cavero (3 gol), Martínez (3), Borragán (3), Popovic, Basaric (2), Lancina (2) -hasierako zazpikoa- Crowley (1), Aldaba, Nonó (4), Zubiria (p.s.), Serrano (2) eta Muiña (3).

Helvetia Anaitasuna 23: Sergey (2 geraldi), Gastón, Mota, Goñi, Aguirrezabalaga (3), Ugarte (1), Dos Santos (9) -hasierako zazpikoa- Bazán (2), Garza, Del Valle, Etxeberria (3), Nadoveza (2), Chocarro (3), Balenciaga eta Nordlander (12 geraldi)

Markagailua 5 minuturo: 0-1, 6-3, 7-5, 10-7, 10-8 eta 13-11(atsedena); 16-15, 18-18, 19-20, 21-20, 23-22 eta 23-23 (amaiera).

Gorabeherak: Loterias Asobal Ligako 7. jardunaldia. Artaleku (Irun). 1800 ikusle.

Arbitroak: Luque Cabrejas eta Pascual Sánchez. Bidasoa-Irun taldetik kanporatuak izan ziren: Serrano eta Popovic. Helvetia Anaitasuna taldetik kanporatuak izan ziren: Gaston eta Garza.

Bidasoa-Irun azkeneko norgehiagoketan amaiera estuak izaten ari da. Puntuak gehitzeko bada, gaurkoan bezala Helvetia Anaitasunaren aurka, ongi etorriak izan daitezela. Jacobo Cuétararen taldeak hirugarren berdinketa jarraian lortu du gaur gauean sailkapeneko toki onean dagoen taldeetako baten aurka. Bidasoarrek, 23an berdinduta, azken aukera izan dute partida eramateko, baina Javier Borragan-ek jaurtitako baloia ez da sartu.

Artalekuko ikusleei kosta egin zaie gaueko lehen tantoa ikustea. Nafarrek ia 5 minutu itxaron zuten lehenengo gola elektronikora igotzeko, baina bidasoarrak izango ziren lehenengo hogeita hamar minutuetan dominatuko zutenak. 6-0 defentsiboak Helvetiaren erasoa geldituko zuen eta Bidasoak errenta garrantzitsuak lortuko zituen. Gehiena, Muiñaren tanto batekin 18. minutua bete zenean (10-6).

Lehen zatiaren amaieran, irundarren abantaila minimora jaitsiko zuen Anaitasunak (10-9, min 25) baina Borragan, Lancina eta Basaric-en gol handiek, azken hau bozinarekin, Bidasoa aurretik mantenduko zuten aldageletara joan baino lehen (13-11).

Bigarren zatia, Iker Serrano erasoan joko ona eginez hasi zen eta Helvetia Anaitasuna taldea sendoago ageri zen. Bisitariek buelta eman zioten markagailuari (18-19, min 12) baina Bidasoak ez dio utzi une oro borrokatzeari. Cuétararen mutilek ongi eraman dute kolpea eta aurretik jarri dira berriz ere Nonó-ren tanto batekin (21-20, min 19).

Bientzako aukerak azkeneko minutuan

Bai Helvetiak eta bai Bidasoak aukerak eduki dituzte biak aurretik jartzeko Artalekun, baina norgehiagoka berdinduta iritsi da azkeneko 30 segundora. Nonó-k tiro bortxatu bat atera du eskuin hegaletik eta Nordlander-ek aldaratu egin du eta Apezetxeak hutsartea eskatu du bere mutilen azkeneko erasoa antolatzeko.

Nafarren azkeneko saiakera Dejanovic-en geldiketa handiarekin amaituko zen. Bidasoaren txanda zen. Denbora 29:39an geldituta, Jacobok bere azkeneko hutsartea agortu zuen azken jokaldi bat prestatzeko. Borragan 9 metrotatik ahalegindu zen baina baloiak ez zuen sarea ukitu eta 23-23 mantendu zen. Hirugarren berdinketa jarraian Bidasoarentzat.