BIDASOA EZ DA BAKARRIK EGONGO SANTANDERREN

Bidasoaren zaleek erantzun egin dute azken egun hauetan eta horia presente egongo da Albericia Udal Pabilioian. Berrehun baino gehiago izan dira beren bidaia klubeko bulegoetan erreserbatu dutenak. Batzuk larunbatean irtengo dira klubak antolatutako autobusetan eta beste batzuk ibilgailu partikularretan.

Sarrerak jaso daitezke jada

Sarrerak soilik erreserbatu dutenak klubeko bulegora etor daitezke gaurtik aurrera jasotzera. Oraindik geratzen da tokirik bigarren autobusa osatzeko. Interesatuek eskatzeko aukera daukate oraindik.