BIDASOA BESTE BI PUNTUREN BILA DOA ANTEQUERAra (LARUNBATA, 19:30)

Bidasoa-Irun Antequerara joango da Zilarrezko Ohorezko Mailako hogeita laugarren partida jokatzera. Bidasotarrak ostiral goizean irtengo dira Malagako herrirantz, 940 kilometro inguruko bidaia izango da. Helburua garbia da, beste bi puntu gehitzea. Play-offeko postuetarako borrokak ez du hutsik onartzen eta Fernando Bolearen taldeak batu egin behar du denboraldi erregularraren amaieran ohorezko tokian egon nahi badu.

Aste honetako aurkaria, BM Antequera, toki erosoan kokatuta dago taulan. “Partida konplikatua izango da, bidaia oso luzea ere badute. Teorian ez dute ezer jokoan, baina etxean irabazten saiatuko dira. Esperientziadun jokalariak dituzte, eta atezaina oso erregularra da. Azkeneko partida 30-38 galdu zuten. Beren harrotasuna minduta izango dute eta partida on bat egiten saiatuko dira”, adierazi du entrenatzaile bidasotarrak gaur goizeko prentsaurrekoan.

Aragoarrari galdetu zaio baita ere taldeko jokalari batzuei buruz. Horien artean Mikhail Revin, azkeneko partidetan aurrera egin duena. “Mikhailen itzulera jaurtiketako oso goi mailara albiste ona da, faltan botatzen zitzaion”. Uste dut azkeneko bi partidetan gure ezker albokoak lortutakoa oso positiboa izan dela. Kiloak eta kanpotiko jaurtiketak behar ditugu eta Iago, Mikhail eta Anderrekin botere gehiago daukagu” aitortu du aragoarrak.

Euskal Koparen lorpenari buruz hitz egiteko denbora ere izan da, Amenabar Zarautzekin izan duten bi partidekin. “Partida gogorrak izan ziren, konplikatuak, derbiak zirelako. Uste dut bi taldeok irabazteko beldur pixka batez jokatu genuela”.

Fernando Bolearen prentsaurrekoaren onena uzten dizuegu.http://bit.ly/18ZTcuM