BIDAIATU BIDASOA-IRUN TALDEAREKIN SANTANDERRERA! (MAIATZAK 30-31)

C.D. Bidasoak bidaia antolatu du zaleentzat, maiatzaren 30 eta 31n Santanderren jokatuko den Asobal Ligako igoera fasera joateko. Klubak bidasoar guztien eskura bi formula jarri nahi ditu play-off jardunaldira joateko. Talde hauek izango dira lehian: Go Fit Santander, Atlético Valladolid, Viveros Herol BM. Nava eta Bidasoa-Irun.

Lehenengo aukera da autobusa, sarrerak eta egonaldia (ostatua eta gosaria). Bi pertsonentzako prezioa, logela bikoitzean, 150 € da. Pertsona batentzat, bakarkako logelan, 80 €. Irteera larunbatean izango da, lehen “bixera” egon zen tokitik, 13.30ean, eta itzulera igandean izango da, partida amaitutakoan.

Bigarren aukera da autobuseko bidaia (egunero joan eta etorri) eta sarrerak, 55 €. Irteera larunbatean izango da, lehen “bixera” zegoen tokitik, 13.30ean, eta itzulera larunbatean bertan 22.00etan handik irtenda (Irunera 01.00etan iristeko). Igandean goizeko 06.00etan izango da irteera eta itzulera partida amaitutakoan.

Izena emateko, Artalekun dagoen klubeko bulegora etorri, edo 943 625 285 telefono zenbakira deitu.

Asobal Ligara igotzeko play-offa

Autobusa + sarrerak + egonaldia (ostatua eta gosaria): logela bikoitzean 150€/bakarkakoan 80€

Autobusa (bi egun) + sarrerak: 55€