AURRE-DENBORALDIKO DATAK ETA NAZIOARTE MAILAKO KONPROMISOAK (BRASILGO JUNIOR MUNDU MAILAKOA)

Poliki-poliki ari da denboraldi berria prestatzen hasteko unea iristen. Urruti geratzen da jada Santanderren Asobal ligara igotzeko jokatutako play-offa (maiatzaren 30 eta 31). Ordutik, asko izan dira irailaren 5eko asteburuan lehen partida ofiziala jokatuko duen plantillako nobedadeak. Lehen partida horretako aurkaria zein izango den jakiteko are eta gutxiago falta da. Gizonezkoen Zilarrezko Ohorezko mailako zozketa uztailaren 27an egingo da, 11,00etan.

Hurrengo egunean (18,30) Bidasoa-Irun taldeak entrenamenduak hasiko ditu. Jon Azkue, Gaston Mouriño eta Kauldi Odriozola, nazioarte mailako konpromisoak dituztelako, ez dira Fernando Bolearen aginduetara egongo lehenengo egunetan. Ez dira garaiz etorriko Dejanovic, Bezbradica eta Davidovic jokalariak ere, arratsalde horretan iritsiko dira Irunera eta.

Ordutegiak konfirmatzea falta da eta partidaren bat gehiago sartzeko aukera ere egon daiteke, baina Bidasoa-Irun taldearen aurre-denboraldiak prestaketarako partida hauek izango ditu:

-Abuztuaren 14an (Gijon): Covadonga Taldea

-Abuztuaren 22an (Irun): Covadonga Taldea

-Abuztuaren 28 eta 29an (Egiako torneoa): Helvetia Anaitasuna, Abanca Ademar León, Naturhouse La Rioja eta Bidasoa

-Irailaren 1ean (Trapagaran): Amenabar Zarautz

Mundu mailakoa hasiko da bi bidasoarrentzat.

Bidasoa-Irun taldeak ordezkaritza izango du Brasilen bi egunetan egingo den junior mailako munduko txapelketan. Bai Jon Azkuek eta bai Gaston Mouriñok gaur debutatuko dute torneoan. Oriotarrak 14,00etan egingo du (bertako orduan) Qatar taldearen aurka Uberlândia egoitzan. Bigarren partidarako asteazkenera arte itxaron beharko da (18,30h.). Aurkaria, Angola.

Txapelketako beste egoitzan talde horiaren pibote berriak debutatuko du. Gaston Mouriñoren talde argentinarrak Hego Korearen aurka jokatuko du Uberaban 16,15etik aurrera. Asteazkenean, 20,45etik aurrera, Aljeriaren aurka.