Asteburuko norgehiagokak

Bi hitzordu nagusi ditu gure klubak asteburu honetan. Alde batetik, ostiralean Leganesen hasiko den kadete mutilen Espainiako Txapelketako sektorea. Etxeko taldeaz eta Zaisa Bidasoa Irunez aparte, Helvetia Anaitasuna eta Algeciras izango dira nor baino nor. Multzoko txapeldunak azken faserako txartela lortuko du.

Eta beste aldetik, Asobal Ligako taldea. Europako pasea eskuratuta, lehen taldeak bigarren postua du helburu eta hitzordu garrantzitsua du: BM Logroño La Riojaren aurka larunbatean 16:00etan Errioxako hiriburuan (LaLigaSportsTV).

Asobal Liga.
– Euskal federazioko web orrialdea.
– Gipuzkoako federazioko asteburu honetako partidak.