ADRÍAN CROWLEY, IÑAKI CAVERO, CRISTIAN MARTÍNEZ ETA IMANOL VÁZQUEZ JOKALARIEK BIDASOA-IRUN TALDEAN JARRAITUKO DUTE

Hiru irundarrek jarraituko dute Fernando Bolearen aginduetara hurrengo denboraldian. Bidasoa K.E. akordiora heldu da Adrian Crowley, Iñaki Cavero eta Imanol Vazquez-ekin, beren kontratuak luzatzeko. Crowley-k beste denboraldi bat luzatuko du klubarekin daukan lotura. Cavero eta Vazquez-ek bi denboraldi.

Cristian Martinezek ere luzatu egingo du, izan ere elkartea akordio batera heldu da jokalariarekin beste denboraldi batez jarraitzeko. Helvetia Anaitasunatik etorri zen eta liga erregularreko azkeneko sei partidak jokatzera etorri zen Irunera.

Lau jokalari horiek Jon Azkue, Asier Zubiria eta Iago Muiñarekin batera arituko dira taldean, kontratua indarrean baitute azken hauek.