Bi puntu gehiago eta hurrengo partiduaren bila

Bidasoa-Irun 33: Zubiria (7 geraldi), Dejanovic (4 geraldi), Cavero, Trkulja (4 gol), Vázquez (1), Crowley (5), Revin, Iriarte (2), Penón (2), Zildzic (3), Gimeno (3), Muiña (6), Alzaga eta Azkue (7).

Handbol Bordils 32: Comas, González, Ferrer (5 gol), Reixach (4), Márquez (4), Prat (1), Nono (7), Maso (1), Canyigueral (5), Moreno (1), Josep (4), Castello, Hospital, Huix, Comas eta González.

Markagailua 5 minuturo: 2-3, 6-5,8-7, 11-10, 14-13, 18-14 (atsedena); 21-16, 24-20, 28-25, 31-29, 32-29 y 33-32 (amaiera).

Arbitroak: Peñaranda Ortega eta Yagüe Moros

Fernando Boleak ostegunean jada abisatu zuen Handbol Bordils taldearen aurkako partida zaila izango zela eta aragoarraren aurreikuspenak bete egin dira Artalekun. Bidasoa-Irun taldea gai izan da denboraldiko bere hamabigarren garaipena lortzeko bigarren zatiaren hasieran bideratuta zirudien partida batean, baina une batzuetan markagailuan berdinduta ibili dira eta pistan urduritasuna nabaria zen.

Lehen hogeita hamar minututan bi taldeen arteko lehia berdinduta joan da ia amaiera arte. Markagailuan 14-14 ari zirela (26 minutuan) 4-0 partzialak Azkue eta Muiñaren bikoarekin, Bidasoari partidako lehen abantaila garrantzitsua eman dio aldageletara joan aurretik (18-14).

Azken minutuetako zorte onak jarraipena eduki du bigarren zatiaren hasieran eta bi tanto berri eginda Bidasoa abantaila erosoa hartuta zebilen laugarren minutura iritsi baino lehen (20-14).

Bazirudien partida bidasotarren garaipen berrira zihoala, baina hiru eta lau goleko abantaila erosoa ia ezerezean geratu da Garolera aurkariak tanto bat egin duenean (29-28, 48 min.). Azken minutuetan Bidasoa-Irun taldeak lortu du Dejanovic-ek defenditutako atea ixtea berriz ere lau goleko errenta lortzeko (33-29, 27 min.), zehaztasunik gabeko azken uneetan. Azkeneko hiru tantoak gironarrentzat izan dira baina partida berdintzeko baloia falta izan dute.

BM. Navaren porrota play-off postuetan kokatu du Bidasoa-Irun zazpi partidaren faltan, nahiz oraindik lan asko geratzen den. Fernando Bolearen taldea Vigora joango da hurrengo jardunaldian Academia Octavio taldearekin lehiatzera. Igandean, 12,00etatik aurrera izango da.